
Klubak helburuak ezarri eta nortasuna proiektatu du urteroko topaketan
Klubak helburuak ezarri eta nortasuna proiektatu du urteroko topaketan
Lehen taldeetako jokalariek, talde teknikoek, erakundeko langileek eta Zuzendaritza-Batzordeak AC Aurrera Ekintza Planaren aurrerapena aztertu dute San Mamesen eta J. Valdano, S. Lowe eta A. Stalmanekin iritziak partekatu dituzte
Aurten ere, Kluba familia giroan elkartuko da eta lehen taldeetako lantaldeak, Ibaigane, Lezama eta San Mameseko langile guztiak eta Zuzendaritza-Batzordea bilduko ditu, AC Aurrera Ekintza Planaren aurrerapena aztertzeko eta 2025. urte berrirako helburuak partekatzeko. Klubak urteko topaketa honetan bere egiten duen mezu garrantzitsua, gizarte osoari helarazten diona, anbizio eta exijentziaren erakusgarri da, beste behin ere – identitate ikur gisa –: gehiago nahi dugu, asko dago egiteko eta finkatzeko eta ez dugu lana eta esfortzua gutxietsiko hobetzeko ahaleginean.
Gainera, oraingo honetan, Klubak futbolaren munduarekin zerikusia duten bi pertsona ospetsu gonbidatu ditu, Jorge Valdano eta Sid Lowe, eta branding-en erreferentzia bat, Andy Stalman, mahai-inguru batera, euren ikuspegi desberdinetatik, Athletic Clubi buruz hitz egin dezaten. Horiek horrela, Galder Reguerak gidatu duen solasaldia Klubaren ibilbide-orriari buruzko ekitaldi baten zati garrantzitsua izan da, eta erakundeak bere helburuak lortzeko dituen erronka nagusiak bateratzen ditu.
Azken finean, %100 Athletic Club –familia– eta %100 AC Aurrera –helburuak eta funtsezko emaitzak– ekimena da, honako programa honekin:
- 23/24 itxiera ekonomikoaren balantzea eta 24/25 aurrekontuaren aurkezpena Jon Uriarte presidentearen eta Jon Berasategi Athletic Clubeko zuzendari nagusiaren eskutik.
- AC Aurrera Ekintza Planaren lau ardatzetako arduradunek urte berrirako ezarritako helburuen azalpena:
- Exijentzia, lidergoa eta kirol-arrakasta.
- Jauzi ekonomikoa eta jasangarritasuna, diru-sarreretan arreta jarriz
- Eragin soziala eta gobernantza arduratsua.
- Antolakuntza, kultura eta errendimendu handieneko kudeaketa.
- Mahai-ingurua Jorge Valdano, Sid Lowe eta Andy Stalmanekin, ‘Athletic Club markaren eragina eta ikuspegia nazioartean’ izenburupean.
- Talde-jarduera ludikoa.
- Koktela eta zuzeneko musika.
Laster, gardentasun ariketa batean – 2023ko otsailean eta uztailean eta 2024ko urtarrilean eta uztailean egin zuen bezala –, Athletic Clubek bere gizarte osoarekin partekatuko du AC Aurrera Ekintza Planaren aurrerapena eta bere zutabe estrategiko bakoitzaren betetze maila.