"Oinak lurrean izan behar ditugu, Osasunaren aurkako derbia zaila izango da"

"Oinak lurrean izan behar ditugu, Osasunaren aurkako derbia zaila izango da"

Beñat Pradosek, "oso eroso" taldean, Athleticen sasoi ona ospatu du Sadarren urteko azken konpromisoari aurre egin aurretik

Beñat Prados hedabideen aurrean agertu da Lezamako prentsa aretoan. Osasunaren aurkako derbian, gorritxoen aurkako neurketari beste modu batean aurre egiten diola aitortu du erdilari nafarrak: "Ez dut gezurrik esango, berezia da. Nire lurraldeko taldea da, nolabait maite dut eta bere zaleak diren lagun asko ditut. Han egin nuen debuta eta ez zait inoiz ahaztuko. Bere etxean oso aurkari zaila da eta badakigu zer den derbi bat. Beti da zaila eta gogorra izango da hiru puntuak lortzea, batez ere etxetik kanpo. Gogotsu hartzen dugu urteko azken partida. Irabazteko anbizio handiarekin goaz".

Zelai erdian paper garrantzitsua izanik, Pradosek taldearen dinamika ospatu du, baina nahiago du zuhur jokatu eta eguneroko lanean zentratu: "Oso ona da talde bat irabaztera ohitzea. Hala ere, oinak lurrean eduki behar dira beti. Badakigu nondik gatozen, hainbeste urteren ostean Europara iristea kostatu zaiguna, eta pentsamoldea aurreko denboraldian lortutako emaitzak berdintzea da eta txapelketetan ahalik eta gehien aurrera egitea da".

Lezaman kadeteetatik, erdilariak Athletic Clubeko plantillan taldekide bakoitzak eskaintzen duen lehia ona eta askotarikoa nabarmendu du, bere onena beti emanez: "Gure arteko lehia oso ona da eta hainbeste txapelketerekin oso garrantzitsua da. Ondo egiten duen jendea zelaira ateratzea eta Ernestok jokalari ezberdinak izatea funtsezkoa da goian egon nahi duen talde batentzat. Talde osoa batera doa eta zelaian nabaritzen da".