Kopa Caceresen hasiko da
Athleticek final-zortzirenetako kanporaketa jokatuko du CP Cacereño, maila gutxiagoko aurkariaren aurka
Athleticek erronka berri bati egin beharko dio aurre bere kopako estreinaldian, maila desberdina izan arren erraza izango ez den lehia batekin. CP Cacereñok, Primera Federacion mailako taldeak, lehiatzeko gaitasuna erakutsi du Valentzia kanporatuz. Partida igandean jokatuko da, gabonetako loteriaren egunean, 13:00etan (Youtube RFEF) Manuel Sánchez Delgado-n, faktore erabakigarria izan daitekeen belar artifizialeko zelaian.
Lehoiek azkar egokitu beharko dute zelaiaren baldintzetara eta bertako zaleek sortuko duten girora txapelketako final-laurdenetan sartzeko. Athletic faboritoa den taldea izan arren, kanporaketa bizia eta lehiatua izango dela diru, eta gola laster sartzea ezinbestekoa izango da ahal den neurrian partidaren kontrola izateko. "Partida tranpa", hala esan zuen David Aznarrek, 90 minututan zelai gainean edozer gauza gerta daitekeelako. Horregatik, Athleticek kontzentratuta egon beharko du urte bikaineko txapelketako azken minutuetan.
Talde sendoa Manuel Sánchez Delgado zelaian
Bere gotorlekuaz gain, CP Cacereñok baditu maila gorenean jokatzea dela dakiten jokalari batzuk, horietako asko atzerritarrak eta Primera Federacion mailako seigarren postua betetzen dutenak. Ez dute partida bakar bat galdu euren zelaian eta hirugarren talderik sendoena dira. David Aznarrek azmpimarratu zuenez, espedizioak errespetu osoz bidaiatuko du Caceresera.
Neurketa bat geratzen da, final-laurdenetarako txartela lortzeko eta Athletic Cluben urte bikainari amaiera bikaina emateko. Lehoiek, Liga F-en hiru partida irabaztetik datozenak, azkena Sevillan irabazita, zapore onarekin amaitu nahi dute urtea eta gogoz begiratzen diote etorriko denari. Iaz, zurigorrik finalerdiak jokatu zuten baina Bartzelonaren aurka galdu zuten, partida bikoitzera. Bidea igande honetan hasiko da. Urratsez urrats; kanporaketaz kanporaketa.