Ibilbide emozionala Iruñerrian zehar

Ibilbide emozionala Iruñerrian zehar

Nafarroako hiriburuko eskualdeko gure jokalarien jaioterria eta oroitzapenak gertutik ezagutu ditugu

Athletic Clubek 2024. urte ahaztezina Sadarren Club Atletico Osasunaren aurka beste garaipen handi bat lortuz itxi zuen. Vicente Morenok zuzentzen duen taldearen aurkako neurketari dagokion Insidean, Athletic Clubeko lehen bi taldeetako kide askoren sorterrira itzuliko gara.
 


Adama Boiro, Alex Berenguer, Ane Azkona, Beñat Prados, Javi Marton, Maite Valero, Mariana Cerro, Nico Serrano, Oihan Sancet eta Williams anaien eskutik, Iruñerriko auzo eta herrietatik igaro gara; hala nola, Arrotxapea, Barañain, Alde Zaharra eta Iruñeko erdialdea, Mendillorri, Sanduzelai, Txantrea edo Zizur Nagusia. Baloi bati emandako lehen ostikoak eman zituzten kale edo parkeetan zehar, hain zuzen ere.

Gogoratu beharra dago, gainera, emakumezkoen taldean Nafarroatik etorritako beste lau jokalari daudela: Gara Facila, Maitane Vilariño, Marta Unzue eta Patricia Zugasti.

Futbolarien izenen zerrenda luzea, beti ere Nafarroan ere zale leialek lagundua, gaur egun 60 urte baino gehiagoz iraun duen tradizioari jarraipena ematen diona, Nafarroako hiriburuko eskualdeko jokalarien presentziarekin. Besteak beste, Iker Muniain, Raul Garcia, Roberto Martinez Ripodas "Tiko", Ainhoa Tirapu, Erika Vazquez, Marta Moreno, Miguel Sola, Gorka Iraizoz, Mikel San Jose, Iñigo Larrainzar, Mari Lacruz, Maite Oroz edo Jon Andoni Goikoetxearenak. Iruñean eta Nafarroan sendo eta tinko jarraitzen duen lotura eta kate zuri-gorriaren isla garbia da.