2024 urteko geldiketa onenak

2024 urteko geldiketa onenak

Unai Simon, Julen Agirrezabala eta Alex Padilla atezainek azken urtean izan dituzten emanaldiak errepasatuko ditugu

2024a urte gogoangarria eta ikusgarria izan da zentzu guztietan. Kopa 40 urte geroago irabazteaz, Europa Ligarako sailkapena lortzeaz eta 2024a Txapeldunen Ligako postuetan bukatzeaz gain, Athletic Clubeko lehen taldeko gure atezainek zale zuri-gorriei eskaini dizkioten erakustaldiak guztiak gehitu behar zaizkie. Horietako bakoitzak, Unai Simonek, Julen Agirrezabalak eta Alex Padillak, lehen aipatutako helburuak lortzeko ezinbestekoak izan dira.

Unai Simonek 2023-24 denboraldiko Zamora titulua irabazi zuen, LaLigako gol gutxien jaso zituen atezainari ematen zaion saria, Jose Angel Iribiarrek 1969-70 denboraldian lortu zuenetik Athletic Cluben errepikatzen ez zen balentria. Bestalde, Julen Agirrezabala atezain titularra izan zen Kopako txapelketan. Finalean eta, bereziki, penaltietan izandako parte-hartzea, erabakigarria izan zen amestutako garaikurra Bilbora itzultzeko. Azkenik, 2024-25 denboraldiaren hasieran aurretik aipatutako bi izenek izandako lesioen aurrean, Alex Padilla harrobiko atezainak zuri-gorrien atea defendatzeko ardura hartu behar izan zuen. Zarauztarrak, erantzukizunari aurre egin eta bere bertute guztiak atepean erakusteko gaitasuna demostratu du.

Jarraian, hiru atezainek 2024 urtean zehar egindako geldiketa onenen bideoa ikusi ahal izango duzu: