2024 urteko lehoien gol onenak

2024 urteko lehoien gol onenak

Gizonezkoen lehen taldeak azken urtean sartutako gol onenen bilduma

2024a beti egongo da athleticzale guztien oroimenean eta, neurri handi batean, urte natural honetan jokalari zuri-gorriek sartutako golen garrantzitsuengatik izango da. Gol gogoangarriak, denboran eta historia zuri-gorrian etengabe iraungo dutenak. Kopako finalean Oihan Sancetek sartutako gola, Berenguerren penalti erabakigarria, Iñaki Williamsek Atletico de Madriden aurkako bolea, Nico Williamsek FC Barcelonaren aurka kanpoaldearekin sartutakoa edo Raul Garciak eta Iker Muniainek San Mamesen Athleticekin jokatu zuten azken neurketan egindako golak dira horren adibide.

Hala ere, eta zalearen memorian bakarrik gera ez dadin, hurrengo bideoan 2024. urte historikoan sartutako golik onenak ikusi ahal izango dituzu berriro.