
Bilbao Athletic – Portugalete, lagunartekoa Lezaman
Bilbao Athletic – Portugalete, lagunartekoa Lezaman
Larunbatean, hilak 4, eguerdiko 12:00etan jokatuko den partida zuzenean ikusi nahi dutenek Klubaren webgunean doako sarrera erreserbatu beharko dute
Bilbao Athleticek lagunartekoa jokatuko du Club Portugaleteren aurka larunbat honetan, urtarrilak 4, 12:00etan, Lezamako 2. zelaian.
Edukiera eta segurtasun arrazoiak direla eta, partida honetara joan nahi duten pertsonek sarrera doan erreserbatu beharko dute Klubaren webgunearen bitartez. Neurketa honetarako ezin izango da bazkide-txartela erabili.
BILBAO ATHLETIC - PORTUGALETE SARRERAK EROSI
Ikusleak Lezamako tornuetatik sartu ahal izango dira instalazioetara, aparkaleku estaliaren ondotik, 11:00etatik aurrera, partida hasi baino ordubete lehenago.