Club Athletic: Athletic Club-CD Leganes neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-CD Leganes neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hogeita batgarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra urtarrilaren 6an, astelehenean, hasiko da

Urtarrilaren 26an, igandean, jokatuko den Athletic Club-CD Leganes neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa urtarrilaren 6ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.
 

SARRERAK CLUB ATHLETIC
 

CLUB ATHLETIC PREMIUM
 

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!