Mariana Cerroren lagapena SD Eibarrera

Mariana Cerroren lagapena SD Eibarrera

Erdilari zuri-gorriak utzita jokatuko du talde armaginean aurtengo denboraldia amaitu arte

Mariana Cerro Athletic Clubeko futbolaria utzita arituko da denboraldi honetan SD Eibarren. Erdilari zuri-gorriak lau neurketatan parte hartu du denboraldi honetan, eta minutu gehiago bilatuko ditu Eibarko klubean, bertan utzita aurkitzen diren Eunate Astralaga atezainarekin eta Eider Arana defentsarekin batera. Azken honek iazko mailegua errepikatu du.

Marianak (24 urte) 2021ean debuta egin zuen lehen taldearekin eta bere parte-hartzea bigarren taldearen egunerokoarekin txandakatu zuen. 85 partida jokatu ditu lehiaketa ofizialean eta hiru gol sartu.