
Besiktas JK-Athletic Club partidarako sarrerak
Besiktas JK-Athletic Club partidarako sarrerak
Urtarrilaren 22 (asteazkena) egunean Tüpraş Stadyumu zelaian jokatuko den partidarko sarrerak eskuratzeko bazkideen izen-ematea zabalik
UEFA Europa League-ko 7 jardunaldiko partidarako, urtarrilaren 22 (asteazkena) 16:30(e)tan jokatuko dena, Besiktas JK taldeak 2.100 sarrera bidali dizkio Athletici. Horietatik, Athletic Clubek bere konpromisoetarako 105 sarrera gordeko ditu. Sarreren prezioa 35 €-koa da.
Neurketa horretarako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek Bazkideen Txokoan eman dezakete izena (Prozesuetan izena ematea / Kanpoko partidetarako sarrerak) Klubeko webgune ofizialean. Izena emateko epea: urtarrilaren 8 (asteazkena) egunean hasi eta urtarrilaren 10 (ostirala) egunean bukatu, 10:00-ak arte.
Izen-emate kopuruak eskuragarri dauden sarren kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo litzateke honako egun honetan: urtarrilaren 10 (ostirala). Izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute zozketan parte hartzeko zenbakia eta zozketa egin ondoren, sarituak izan diren edo ez. .
Zozketa egitea beharrezkoa ez bada, publikoak, oro har, soberan geratzen diren gainerako eserlekuak ere erosi ahal izango ditu, Klubak bitarteko honen bidez jakinaraziko dituen egunetan.
*Segurtasun arrazoiengatik, taldeko izen emateetan ez da beste bazkideen PIN-a erabiliko, Bazkideen Txokoan daukaten telefono zenbakia baizik. Talde batera gehitutako bazkideek euren Bazkideen Txokoan, pertsonalean, baieztatu beharko dute izen ematea. Mezu elektroniko bat jasoko dute jakinarazpenarekin.
Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, sarrerak San Mameseko leihatiletan jaso behar dira.
*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztiak ordainduko dituena (eta ondoren leihatiletan jasoko dituena).
Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.