
"Final-laurdenetara pasatzea sari handia da"
"Final-laurdenetara pasatzea sari handia da"
Ernesto Valverdek gogotsu ekingo dio Osasunaren aurkako Kopako kanporaketari, hurrengo fasera gainditu ahal izateko partida bikaina egiteko asmoz
"Ondo gaude. San Mamesen jokatuko dugu hemen ondo ari den eta asko kostatu zaigun aurkari baten aurka. Partida bakarrera, bi taldeek bere onena eman beharko dugu. Pizgarri askoko neurketa da". Ernesto Valverde Lezamako prentsa aretoan agertu da Osasuna Kopako final-zortzirenetako partidan hartu aurretik. Ez dago huts egiterik. Norgehiagoka bakarreko kanporaketa. Huts egiten duen taldea, kanpora doa: "Kontuan hartu beharreko zerbait da. Partidak tentsioa izango du, bere garrantziagatik eta behin betikoa izateagatik. Final-laurdenetara iristea saria handia da"
Talde gorritxoa aurkari gogorra izango da hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko. Lehoiek badakite eta prest daude: "Ez dute inoiz amorerik ematen neurketetan eta oso atzean defendarazten zaitu. Bultzatzen zaituzte eta horrek arriskutsu bihurtzen ditu. Beti egin duten zerbait da. Orain, Vicente Morenorekin, antzeko bidetik eta dinamika onean daude. Saiatuko gara jendea bere taldearekin konektatzen eta egiten dugun horretan islatuta ikusten, poza eman ahal izateko".