Maite Zubietaren mediku-txostena
Busturiako erdilaria baja da San Mameseko FC Barcelonaren aurkako partidarako giharretako lesio batengatik
Joan den larunbatean, RCD Espanyolen aurkako garaipenean, Maite Zubietak, ezker hankan hesgailua zeukanak, aldaketa eskatu behar izan zuen bigarren zatia hasi eta gutxira.
Klubeko Zerbitzu Medikoek egindako proben ondoren, ezker hankako muskulatura iskiosurialean 1. mailako lesio bat daukala egiaztatu da. Ezin izango du jardunaldi neurketa jokatu eta bilakaeraren zain dago.