
Club Athletic: Athletic Club-Girona FC neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club-Girona FC neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hogeita hirugarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra urtarrilaren 20an, astelehenean, hasiko da
Oraindik data eta ordua zehazteke daukan Athletic Club-Girona FC neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa urtarrilaren 20ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!