"Talde onenaren aurka lehiatzeak motibazio handia dakar"

"Talde onenaren aurka lehiatzeak motibazio handia dakar"

David Aznarrek badaki "partidak duen zailtasuna", baina "gure estiloari leial izan nahi diogu"

David Aznar Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek eta FC Barcelonak San Mamesen jokatuko duten partidaren atarian: "Talde onenaren aurka lehiatzeko aukerak motibazio handia dakar beti. Gainera, San Mames bezalako estadio handi batean jokatzen dugu. Espero dugu jende asko etortzea animatzera, eta horrek bultzatuko gaitu. Jakina, badakigu partida zaila dela, baina, lehiatzeko eta irabazteko ilusioarekin egiten diogu aurre. Barçak duen potentzial guztia gutxitzen saiatuko gara, eta gure bertute guztiak ateratzen, horregatik baikaude goiko postuetan. Gure estiloari leial izan nahi diogu".

Gainera, teknikari zuri-gorriak Katedrala bezalako agertoki handi batean jokatzearen garrantzia azpimarratu du: "Ikus daitezkeen neurketarik garrantzitsuenetako bat da eta testuinguru honetan jokatu ahal izatea oso polita da. Zenbat eta jende gehiago joan ikustera, orduan eta hobeto denontzat. Emakumezkoen futbolaren hazkundearen barruan, garrantzitsua da jendea fidelizatzea eta ikusgarrritasuna ematea".