
"Gehiago asmatu izan bagenu, irabaz genezakeen"
"Gehiago asmatu izan bagenu, irabaz genezakeen"
Ernesto Valverde aurrera jarraitzeko asmoz agertu da Athleticek Leganesen aurka lortutako golik gabeko berdinketaren aurrean, ostegunean San Mamesen jokatuko den Europako partida garrantzitsuari aurre egin aurretik
"Futbolean asmatzea dena da. Bere areara asko iristen ari ginen, eta jokaldiren batean neurketa desorekatuko zela uste nuen. Amastu izan bagenu, irabaz genezakeen. Jarraitu egin behar da, ez dago beste erremediorik". Ernesto Valverde aurrera jarraitzeko asmoz agertu da Athletic Clubek San Mamesen CD Leganesen aurka lortutako berdinketaren aurrean. Puntua ondo hartu dute talde pepineroaren azken txanpako aukerak direla eta: "Partida oso zail baten ostean puntu bat gehiago dugula sentitzen dut. Talde guztiak oso antzekoak gara eta bakoitzak asko borrokatu behar du".
Orain, lehoiek Viktoria Plzenen aurka etxean jokatuko duten Europako partidan dute arreta: "Geureari jarraitu behar diogu, hurrengo partidak irabazten saiatu. Ostegunean aukera paregabea dugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - CD Leganés

