
Sanadrik Alavesen jokatuko du utzita
Sanadrik Alavesen jokatuko du utzita
Aurrelari zuri-gorriak maileguan jokatuko du talde babazorroan denboraldia amaitu arte, beste bigarren urte bat bertan jokatzeko aukerarekin
Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek akordioa erdietsi dute Marta San Adrian "Sanadri" jokalari zuri-gorria utzita atera dadin talde gasteiztarrera aurtengo denboraldia amaitu arte, mailegua beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Donostiarrak protagonismo handiagoa izan nahi du F Ligara itzultzeko lehian dagoen taldean. Ez da talde ezezaguna izango aurrelariarentzat, Lezamara bost denboraldiz Arabako elastikoa defendatzen aritu ondoren iritsi baitzen.
Sanadrik (24 urte) 2023ko irailean egin zuen debuta Athletic Cluben eta denboraldi honetan ligako bederatzi partidatan parte hartu du, denak aulkitik irtenda. Guztira, 31 neurketa jokatu ditu lehoi gisa eta bi gol sartu.
Erlazionatutako jokalariak
