Animatzailea hertsatzen duena sobera dago San Mamesen

Animatzailea hertsatzen duena sobera dago San Mamesen

Athletic Clubek, ICHHren grebaren aurrean eta batzen gaituen taldearen alde, Herri Harmailako gainerako talde eta pertsonei dei egiten die herri harmailak Viktoria Plzenen aurkako animazioa berreskura dezan

Athletic Clubek erabat onartezintzat jotzen ditu CD Leganesen aurkako partidan animazioaren buru izan nahi zuten harmailetako kideek jaso zituzten presioak.

Animatzailea hertsatzen duenak ez du lekurik San Mamesen, eta, horregatik, Klubak erabaki du zelaira sartzea debekatzea Herri Harmailako zenbait kideri animazioa bertan behera uzteko hertsiki eskatu zieten bi pertsonei.

Pertsona horietako bati zigorra ezarri zioten Klubeko diziplina-organoek, besteak beste, Herri Norte Taldea sustatu eta laguntzeagatik, eta horrek hainbat zehapen ekarri zizkion, besteak beste, bazkide izateari uztea.

Klubeko diziplina-organoen erabakia epai judizial baten bidez bermatu da berriki, eta epai horrek berretsi egiten du zigorraren legezkotasuna. Gaurdaino, Herri Harmailako kideei zigorrak jartzeagatik Athletic Clubek parte hartu duen prozedura judizial bakarra da.
Ekintzan parte hartu zuen beste persona (ez da Gazte Abonoa ezta bazkidea ere), greban zegoen speakerretako bat zen (animazioa dinamizatzeko mikrofonoa erabiltzea eskatu duten pertsonak).

Herri harmaila herrikoia hainbat kolektibok eta harmaila honetara batu ziren bazkideek beraiek osatzen dute. Kolektiboen artean, ezagunenak “Piratak”, “Euskal Lions” eta “ICHH” dira, eta ugariena Gazte Abonodunena da, 2.237 gazterekin, 17 urteko batez besteko adinarekin. Kolektibo horietatik guztietatik, gaur egun greban dagoen talde bakarra “ICHH” da, eta grebaren ondorioz, hertsapenez jokatuta, egoera jasanezina da partida-egunetan, eta horrek modu nabarmen eta bidegabean egiten dio kalte taldeari.

San Mameseko animazioarekin lotutako gaiei buruz, Klubak komunikazio bat bidali zien bere bazkideei Newsletter bidez, orain webgunean argitaratzen dena eta hemen kontsulta daitekeena.


Unai Simonen eta Iñaki Williamsen adierazpenei babesa

Athletic Clubek Unai Simonek eta Iñaki Williamsek CD Leganesen aurkako partidaren amaieran egindako adierazpenak erabat babesten ditu, eta hertsapenen aurka eta Herri Harmailan animazioa lehenbailehen berreskuratzearen alde dauden pertsona guztien alde dago. Lehoiek laugarren postuan ekingo diote denboraldiko tarte erabakigarriari LaLigan, eta Europa Leagueko hurrengo kanporaketarako sailkatuta, eta, Liga Faseko partida bat falta denean, lehen zortziren artean sailkatu eta final-zortzirenetako kanporaketara zuzenean pasatzeko aukera askorekin.

Azken batean, uneotan, kide izatearen ilusioa eta harrotasuna nagusitu beharko lirateke interes partikularren gainetik. Jokalariak beraiek dira, Ernesto Valverderen esanetara, partidaz partida gure txalo eta babes kantu bakoitza merezita irabazi dutenak. Denok elkarrekin egoteko eta animatzeko unea da.