San Mameseko emakumezkoen derbirako sarreren salmenta

San Mameseko emakumezkoen derbirako sarreren salmenta

Publiko orokorrak Athletic Club-Real Sociedad partidarako sarrerak erosi ahal izango ditu urtarrilaren 27tik aurrera

Athletic Club eta Real Sociedad taldeek San Mamesen jokatuko duten Liga F-ko 2024/25 denboraldiko hemeretzigarren jardunaldiko partidarako, otsailaren 16an, igandean, 12:00etan, sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, urtarrilaren 27tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.

 

ATHLETIC CLUB - REAL SOCIEDAD PARTIDARAKO SARRERAK EROSI