Gazte mailako Koparen final-zortzirenak, Athleticen Youtube kanalean

Gazte mailako Koparen final-zortzirenak, Athleticen Youtube kanalean

Kanal zuri-gorriak Athletic Cluben eta RC Deportivoren arteko norgehiagoka eskainiko du asteazken honetan, 17:30ean, zuzenean

Athletic Clubek eta RC Deportivok Lezamako 2. Zelaian jokatuko duten Gazteen Kopako final-zortzirenak zuzenean eskainiko ditu Youtubeko kanalean, urtarrilaren 29an, asteazkenean, 17:30ean.

Adrian Esteveren mutilak partida bakarreko kanporaketa honetara Ohorezko Mailako Gazteen Ligako II. multzoko lider gisa iritsiko dira eta Kopako final-hamaseirenetan Danok Bat taldea kanporatu zuten.

Bestalde, talde galiziarra I. multzoko lider bezala helduko da asteazkeneko hitzordura, Kopan Gijongo Sporting kanporatu ondoren.