Athleticek AMIC kanpainaren dohaintza instituzionala egingo du Valentzian

Athleticek AMIC kanpainaren dohaintza instituzionala egingo du Valentzian

DANAk gehien kaltetu zituen hamaika klub ez-profesionalek 110.000 euroko kirol-materiala jasoko dute, Vuelingeko hegazkin zuri-gorrian garraiatuta, baita AMIC ATHLETICZALE ekimen solidarioan bildutako 32.528 euroak

Athletic Clubek asteazken honetan, urtarrilaren 29a, bere dohaintza instituzionalaren materiala – 110.00 eurotan balioetsia – eta AMIC ATHLETICZALE ekimen solidarioaren bidez bildutako 32.528 eurok emango dizkie gaur DANAk gehien kaltetu zituen hamaika klub ez profesionalei. Dohaintzan emandako materialak honako hauek hartzen ditu: entrenamendu-ateak, baloiak, konpresoreak, hesiak, pikak, petoak, zakuak, uztaiak, koltxonetak, zoruko eskailerak, sareak, banda elastikoak eta botikinak.

Jon Ruigomez, Klubeko presidenteordea, Josetxu Urrutia, zuzendaritzako kidea, Johana Ruiz Olabuenaga, Gizarte Arloko zuzendaria, eta Amaia Jugo, Fundazioko patronatoko kidea, Valentziara joango dira Vuelingeko Athletic hegazkinean. Hegazkin-konpainiak, Klubeko babesle ofizialak, babestu du materialaren garraioa. Horrela, AMIC ATHLETICZALE kanpainarekin bat egiten du Vuelingek, joan den urriaren 29an DANAk gehien zigortutako hamaika talde ez-profesionalen aldeko ekimenarekin.

Valentziako oinarrizko futboleko hamaika klub horien ordezkariak – CF E1 Paiporta, UD Aldaia CF, Sedavi CF, UD Balompie Alfafar, Unión Benetusser Favara CF, FBCD Catarroja, At. Benimar Picanya, CDB Massanassa, Discóbolo La Torre AC, CF Juventud Chiva eta Racing D 'Algemesi – UDB Alfafarren instalazioetara deitu ditu gaur Athletic Clubeko ordezkaritzak. Kanpaina azaroaren 21ean hasi eta abenduaren 31n amaitu zen, eta, guztira, 810 AMICek bat egin zuten, 32.528 euro bilduz.

 

Iribar eta Oguiza, Loiuko Vuelingekin

Jose Angel Iribar Athletic Clubeko enbaxadoea eta Irene Oguiza emakumezkoen lehen taldeko kapitaina Loiuko aireportura hurbildu dira Vuelingeko hegazkinean kirol materiala kargatzeko ekitaldian parte hartzeko. 
 

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie publikoki ekimen honekin bat egin duten pertsona eta erakunde guztiei (Vueling, Aitor Kirolak, Woko, La Tapadera eta Muy): ESKERRRIK ASKO, MOLTES GRÀCIES, AMICS.