Athletic Club

Club Athletic: Athletic Club-Real Valladolid neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-Real Valladolid neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hogeita bosgarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra otsailaren 3an, astelehenean, hasiko da

Otsailaren 23an, igandean, 14:00etan, jokatuko den Athletic Club-Real Valladolid neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa otsailaren 3ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.


SARRERAK CLUB ATHLETIC
 


CLUB ATHLETIC PREMIUM
 


Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!