
Lehen taldea |
Nico Serrano, Real Sporting de Gijonera utzita
Nico Serrano, Real Sporting de Gijonera utzita
Athletic Clubeko aurrelariak lagata jokatuko du talde asturiarrean denboraldia amaitu arte
Athletic Clubek eta Real Sporting de Gijonek akordioa lortu dute Nico Serrano aurrelaria denboraldi amaierara arte LaLiga Hypermotioneko taldean aritzeko.
21 urteko nafarrak duela gutxi berritu zuen 2028ko ekainaren 30era arte. 265 minutu jokatu ditu aurtengo denboraldian lehiaketa guztien artean, gol bat sartuz, Europa Leaguean PFC Ludogoretsen aurkako garaipena ekarri zuena.
Serranok, gaur Sportingekin osasun-azterketa pasa duenak, hirugarren esperientzia izango du bigarren mailan, Mirandes eta Racing Club de Ferrol taldeetan egon ondoren.