
Valverde: "Final-zortzirenetara pasatzea oso sari potoloa da"
Valverde: "Final-zortzirenetara pasatzea oso sari potoloa da"
Athletic Clubeko entrenatzailea Europa Leagueko hurrengo kanporaketarako txartela ospatu du San Mamesen Viktoria Plzeni irabazita: "Balio handia du"
"Oso Liga Fase ona egin dugu, gure helburua sailkatzea zenean. Lehen zortzien artean geratzea hor zegoen eta balio handia du guretzat. Denbora luzez Europan sartu gabe egon ondoren, txapelketa hauetan jokalari berri askorekin, aurrera atera dugu eta Ligan ondo egonda. Final-zortzirenetara pasatzea oso sari potoloa da guretzat". Ernesto Valverde oso pozik agertu zen Athletic Clubek San Mamesen Viktoria Plzeni irabaztea lortu zuenean. Lehoiek Europa Leagueko lehen fasea amaitu dute eta final-zortzirenetan aurkariaren zain daude.
AS Roma, Viktoria Plzen, Ferencvaros eta Oporto. Horietako batek talde zuri-gorriaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan: "Orain kanporaketen fase erabakigarrian sartuko gara. Ez zaigu aurkaria axola. Ilusio handia dugu Europarako itzuliarekin, eta gozatu egin nahi dugu. Itzuleko neurketa etxean izatea garrantzitsua da, edozein akatsek orain etxera bidaltzen zaituelako".
Lehoiek, lehen zortzi sailkatuetako bat izanik, final-hamaseirenetako kanporaketa saihestu dute: "Aste batzuk astean partida bakarrarekin egongo gara, eta hori ona da entrenatzeko eta atseden hartzeko. Ondo ibili gara horrekin eta ea aire pixka bat hartzen dugun prest egoteko".