
Maroan Sannadi, Athletic Clubeko jokalari berria
Maroan Sannadi, Athletic Clubeko jokalari berria
Aurrelari gasteiztarra 2029ra arteko kontratuarekin iritsi da lehen taldera, Deportivo Alavesekin akordioa lortu eta Barakaldo CFri kontraprestazio ekonomikoa eman ondoren
Maroan Sannadi erdiko aurrelariak 2029eko ekainaren 30era arteko konpromisoa hartu du Athletic Clubekin, Alavesekin adostutako akordioaren ondoren. Barakaldo CFk, orain arte gasteiztarra zegoen taldeak eta bere errendimenduan jauzi handia izateko balio izan dion klubak, konpentsazio ekonomikoa jasoko du Ibaiganeren aldetik. Maroanek sinatutako kontratuak Klubak azkenaldian egindakoen ildo beretik jarraitzen du, soldata-egitura finkoarekin eta helburuen araberako osagai aldakorrarekin.
Sannadik 24 urte ditu gaur, eta erdiko aurrelari sendoa da (1.92 metro). Mugimendu handiak ditu eta sen berezia area barruan. Ahalmen horrek balio izan dio Lasesarreko taldean 11 gol sartzeko 20 partidatan eta golegile-sailkapeneko liderra izateko bere Primera Federacion mailako multzoan. Lakuakoa futbolaria hedapen fisiko eta teknika aipagarria du zelaiko hainbat eremutan.
Aurrelaria 2021ean iritsi zen Alavesera, CD Ariznabarra taldetik, baina aurretik Gasteizko CD Aurreran eta Athletic Cluben hitzartutako CD Lakuan taldean ere jokatu zuen. Hiru denboralditan zehar hezi zen CD San Ignacioren (orduan Gasteizko taldearen hirugarren taldea zena) eta bigarren talde babazorroaren artean, 33 gol batu zituelarik, Lasesarrera joan aurretik, non talde bizkaitarraren zaleen idolo bihurtu den.
Futbolariak San Mamesen sinatu du akordioa Jon Uriarte presidentearen eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusiaren aurrean, eta gaur batuko da lehen taldearen entrenamenduetara.