
Lehen taldea |
Javi Martonen lagapena Albacete Balompiera
Javi Martonen lagapena Albacete Balompiera
Aurrelariak bere bigarren mailegua izango du LaLiga Hyermotionen
Athletic Clubek eta Albacete Balompiek akordioa lortu dute Javi Marton aurrelariaren lagapenerako denboraldia amaitu arte. Futbolariak bere bigarren abentura izango du LaLiga Hypermotionen, iragan denboraldian CD Mirandesen utzita jokatu ostean, eta gaur batuko da Gaztela-Mantxako taldera.
Jokalari nafarrak beste denboraldi baterako kontratua du Athleticekin, eta lehoi gisa jokatutako lau partida ofizialekin alde egingo du, guztiak aurtengo denboraldian, eta joan den ostegunean Viktoria Plzenen aurka Europan egindako debutaren eta bere lehen golaren zapore onarekin.