Denboraldi erdiko kirol-balantzea
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango dute bihar, asteazkenean, San Mamesen
Bihar, asteazkenean, otsailaren 5ean, eguerdiko 12:25ean, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango dute San Mamesen denboraldi erdiko kirol balantzea egiteko, batez ere gure lehen bi taldeen egoerari buruz, behin neguko merkatua itxi ondoren.
Agerraldia San Mameseko José Iragorri prentsa aretoan izango da eta Athletic Clubeko YouTube kate ofizialak zuzenean emango du.
Maroan Sannadiren aurkezpen ofiziala
Ondoren, 13:30etatik aurrera, Jon Uriartek eta Mikel Gonzalezek Maroan Sannadi fitxaketa zuri-gorri berriaren aurkezpen ofiziala egingo dute. Kazetarien galderei erantzun ostean, aurrelaria San Mameseko berdegunean izango da hedabide grafikoentzat.