2024/25 Jolas Eskolaren laugarren topaketa Lezaman

2024/25 Jolas Eskolaren laugarren topaketa Lezaman

Lehenengo hiru saioen arrakastaren ondoren, Athletic Cluben instalazioetan egiten den psikomotrizitate programak otsailaren 23an, igandean, jarraipena izango du. Bertan, 5-6 urteko haurrek, familiaren laguntzarekin, euren trebetasun motorrak, koordinatiboak eta kognitiboak garatuko dituzte

Otsailaren 23an, igandean, psikomotrizitate eskolaren laugarren topaketa egingo da Lezamako kirol instalazioetan, 10:00etan.

Seme-alabak inskribatu nahi dituzten familiek Athletic Clubeko webgune ofizialaren bidez egin dezakete. Jardueren prezioa 16 eurokoa da familia bakoitzeko.

Izena emateko:

 

Otsailak 23, igandea, 10:00etan
 

Eman izena orain

 

Pertsona bat izena emanda dagoenean, arrazoia edozein dela ere, ezin bada etorri, dirua itzuliko zaio, baldin eta jarduera egin baino 48 ordu lehenago abisatzen badu. Horretarako, honako helbide honetara email bat bidali beharko da: [email protected]