
Maroan Sannadiren aurkezpen ofiziala San Mamesen
Maroan Sannadiren aurkezpen ofiziala San Mamesen
Athletic Clubeko aurrelari berriak Lehen Mailara jauzi egiteko "prest" dagoela esan du: "San Mamesen jokatzearekin amesten nuen"
Maroan Sannadi ofizialki aurkeztu dute San Mamesen Athletic Clubeko jokalari gisa. Jon Uriarte presidenteak lagunduta, bai eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak, Jose Angel Iribarrek eta bere senitartekoek, aurrelari zuri-gorri berriak amets bat betetzen ari dela adierazi du: "Lakuarekin teknifikazioan nengoela kamiseta hau jantzi nuenean lehen aldiz eta ordutik, egunen batean San Mamesen jokatzearekin amesten nuen. Ilusio izugarria egiten dit".
Gasteiztarrak eskertu egin du presidenteak eta futboleko zuzendari nagusiak proiektura batzeko egin dioten gonbidapena, bai eta Ernesto Valverde eta bere taldekide berriak aldagelan egin dioten harrera beroa ere: "Harritu egin nau hain maila altuan dauden pertsonen naturaltasunak. Maitasuna, konfiantza eta umiltasuna transmititzen duten jende arrunta dira. Nik Barakaldon, Lakuan, Ariznabarran edo Alavesen egin dudan bezala egingo dut lan egunero, umiltasunez".