
"Presioan erakutsitako maila erabakigarria izan da"
"Presioan erakutsitako maila erabakigarria izan da"
Girona FC 3-0 mendean hartu duten egunean, Ernesto Valverdek Athleticekin debuta egin duten Maroan Sannadi eta Endika Bujanen "jardun onak" goraipatu ditu
"Gironak gure presioa salbatu nahi zuela aurreikusita genuen. Hasieran kostatu zaigu, ez baita erraza haien aurka jokatzea, baina behin zelaiaren eremu jakin batean baloiak lapurtzea lortu eta gure erdilariek euren jokoa egin dutenean, arrisku gehiago sortu dugu. Lehen golak min egin die eta guk hobera egin dugu, bi gol gehiago egin arte. Neurketa ona izan da, presioan erakutsitako maila erabakigarria izan delako", horrela laburbildu du Ernesto Valverdek talde zuri-gorriak Kataluniako taldearen aurka lortutako garaipen handia.
Lehoiek egindako talde-lan bikainaren barruan, Oihan Sanceten, partidako hiru golen egilearen, une bikaina aldarrikatu nahi izan du entrenatzaile zuri-gorriak: "Ondo dagoenean, jokalari erabakigarria da guretzat. Horrela jarraitzea behar dugu. Lesioaren ondoren, taldean izan duen eragina oso ona izan da eta espero dugu joko on hau erakusten jarraitzea".
Azkenik, honela mintzatu da Maroan Sannadi eta Endika Bujanen debutei buruz: "Debutak une zirraragarriak dira jokalarientzat. Lasaitu egin behar dute euren jokoa ondo egin ahal izateko eta, gaur neurketa ondo zegoen debuta egiteko eta zelaian ondo aurkitu dira. Biak ondo jardun dira, ausartu eta jokoan parte hartu dute. Debutatzea partida bakar bat da, baina ez da horretan soilik geratu behar, norgehiagoka gehiago jokatu behar dira. Athletic hau da. Jokalari hauek pixkanaka sartu behar dira taldean eta Athleticek prozesu hori errazten du, gure filosofiak jokalari horiek espazio hori izatea eragiten baitu. Baina, gero, denbora gehiago izateko lan egin eta merituak egin behar dira, ez dadila anekdota hutsean geratu".