
Emakumezkoena |
Adriana Nanclares eta Maite Zubieta, Espainiako selekzioaren deialdian
Adriana Nanclares eta Maite Zubieta, Espainiako selekzioaren deialdian
Athletic Clubeko atezaina eta erdilaria Montse Tomeren zerrendan dira berriro Belgika eta Ingalaterraren aurkako Nations Leagueko partidak jokatzeko
Adriana Nanclares eta Maite Zubieta Montse Tomeren deialdian sartu dira beste behin Espainiako selekzioarekin Belgika eta Ingalaterraren aurka Nations Leagueko partidak jokatzeko.
Lehoien lehen neurketa otsailaren 21ean izango da, 18:45ean, Ciutat de Valencia estadioan, Belgikako taldearen aurka, eta bigarrena 26an, 21:00etatik aurrera, Wembley zelaian ingelesen aurka.