Club Athletic: Athletic Club-RCD Mallorca neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-RCD Mallorca neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hogeita zazpigarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra otsailaren 17an, astelehenean, hasiko da

Martxoaren 8 edo 9aren asteburuan, ordutegia zehazteke, jokatuko den Athletic Club-RCD Mallorca neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa otsailaren 17ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.


SARRERAK CLUB ATHLETIC

SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM
 


Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!