Khalida Popal Lezaman
Afganistango emakumezkoen lehen selekzioko kapitain izandakoa, gaur egun Danimarkan errefuxiatua, bere jaioterriko emakumeen eskubideen alde borrokatzen ari da bere herrialdean
Futbolarekiko grinak hesiak haustera eraman zuen Khalida Popal, Afganistanen emakumeek osatutako lehen futbol selekzioa sortuz, euren oinarrizko bere giza eskubideak errespetatzen ez diren herrialdean. Bere jatorrizko herrian jazarpena pairatu ondoren, Danimarkan erbesteratu behar izan zuen. Handik, berak sortutako "Girl Power" erakundea zuzentzen du, Alemanian, Australian, Danimarkan, Grezian, Portugalen edo Erresuma Batuan proiektu ezberdinak burutuz. Euren bitartez, emakume errefuxiatuei aukera berriak eman eta 600 futbol jokalari inguru eta haien familiak, tartean Afganistango selekzioko kideak, euren jaioterritik atera eta eremu seguruetara eramatea lortu du. Inspirazio eredu, Popal duela gutxi Lezaman izan zen eta bere esperientzia Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeko futbolariei helarazi ahal izan zien.