
"Bolada onen sekretua horretan gehiegi ez pentsatzea da"
"Bolada onen sekretua horretan gehiegi ez pentsatzea da"
Valverde pozik agertu da bere taldeak LaLigan daraman dinamikagatik eta beti "posizioa hobetzea" buruan duela aitortu du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea lehoiek bihar 14:00etatik aurrera RCDE Stadium zelaian RCD Espanyolen aurka jokatuko duten neurketaren atarian agertu da: "Partida garrantzitsua da biontzat arrazoi ezberdinengatik. Gure asmoa da aurre egitea eta guretzat oso garrantzitsuak izango liratekeen hiru puntu lortzea. Beti pentsatzen duzu ea zure posizioa hobetu dezakezun".
Gainera, entrenatzaile zuri-gorriak aurkariaren analisia egin du: "Bisitari gisa ez da puntu asko ateratzen ari, baina bere etxean jokatzen dugu eta han talde indartsua da. Urritik ez du galtzen, oso borrokalaria da bere zaletuen aurrean eta badaki zertara jokatzen duen. Guk ere jardunaldi asko daramatzagu galdu gabe, baina bolada onen sekretua horretan gehiegi ez pentsatzea da".