Youtube Athleticek Gazteen Kopako final-laurdenak eskainiko ditu

Youtube Athleticek Gazteen Kopako final-laurdenak eskainiko ditu

Kate zuri-gorriak zuzenean eskainiko du, asteazken honetan, 17:00etatik aurrera, FC Barcelonak eta Athletic Clubek jokatuko duten norgehiagoka

Athleticen Youtubeko kateak FC Barcelonak eta Athleticek, otsailaren 19an, asteazkenean, 17:00etan, Johan Cruyff zelaian jokatuko duten Gazteen Kopako final-laurdenetako neurketa zuzenean eskainiko du.

Adrian Esteveren taldea Gazteen Ohorezko Mailako II. multzoko lidertzan iritsiko da partida bakarrera erabakiko den kanporaketa honetara. Aurretik, Kopa honetan, Danok Bat eta RC Deportivo gainditu ditu Lezaman.

Bestalde, talde kataluniarra III. multzoko liderra da eta Kopako final-hamaseirenetan Reala eta final-zortzirenetan, penaltietan, CF Damm taldea kanporatu ostean iritsiko da asteazkeneko hitzordura.

Norgehiagoka gehienbat euskaraz eskainiko da eta gaztelaniazko ekarpenak izango ditu.