
AS Roma, Europa Leagueko aurkaria final-zortzirenetan
AS Roma, Europa Leagueko aurkaria final-zortzirenetan
Joaneko partida martxoaren 6an jokatuko da, ostegunean, Stadio Olimpicoan, eta kanporaketa astebete geroago erabakiko da San Mamesen
Athletic Clubek AS Roma izango du aurkari Europa Leagueko final-zortzirenetako kanporaketan, gaur Nyonen egindako zozketaren emaitzen ondoren. Joaneko partida Italiako hiriburuko Stadio Olimpicoan jokatuko da martxoaren 6an, ostegunean, 21:00etan. Itzulikoa, berriz, astebete beranduago jokatuko da San Mamesen, martxoaren 13an, 18:45ean. Bazkideek irekita dute bere txartela aktibatzeko prozesua. Aurrekari ofizial bakarra dago, txapelketa honetako Liga Faseko lehen jardunaldikoa, non Ernesto Valverderen mutilek bana berdindu zuten Aitor Paredesen gol bati esker.
Claudio Ranieri aurtengo denboraldiko hirugarren entrenatzailearen eskutik, AS Romak FC Porto 3-2 garaitu zuen ostegun honetan (kanporaketan 4-3), Paulo Dybala bere izarrak, bi gol sartuta.
Era berean, kanporaketa gaindituz gero, lehoiek Fenerbahçe SK-Rangers FC kanporaketako irabazlearen aurka neurtuko dituzte indarrak final-laurdenetan, itzuliko partida San Mamesen izanik. Finalerdietara helduz gero, joanekoa Katedralean jokatuko litzateke.
Andoni Goikoetxea lehoi ohi mitikoa izan da Athletic Clubeko ordezkaria zozketan: "Ametsa izan daitekeela pentsatzen dugun lekura iritsi nahi badugu, pausoz pauso joan behar dugu. AS Roma aurkari zaila da, baina baikorrak gara. Finalera iristea da jokalarien ametsa, Athleticek ez baitu inoiz txapelketa irabazi. Formatu berri honekin, oso polita izango litzateke De Marcos agurtzeko ere".
Hauek dira Europa Leagueko final-zortzirenetako kanporaketak:
- FC Viktoria Plzen - SS Lazio
- Bodø/Glimt - Olympiacos
- Ajax - Eintracht Frankfurt
- AZ Alkmaar - Totthenham Hotspur
- AS Roma - Athletic Club
- Fenerbahçe SK - Rangers FC
- FCSB - Olympique Lyon
- Real Sociedad - Manchester United