
De Marcos, Athletic Cluben historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria
De Marcos, Athletic Cluben historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria
Arabarrak Iker Muniain gainditu du bere 561. partida bete ostean eta Iribar bakarrik dauka aurretik
Oscar de Marcosek historia egin du Athletic Cluben. Arabarrak 561. partida bete zuen Real Valladoliden aurka, eta Iker Muniain gainditu du lehoien sailkapenean. Norgehiagoka gehien jokatu dituen bigarrena da. Guardiakoak 35 urterekin eta Klubean hamasei denboraldi eman ondoren lortu duen marka harrigarria da.
Horrela, kapitain zuri-gorriak Jose Angel Iribar mitoa baino ez du aurretik, 614rekin partiden rankingaren goialdean.
Isla Canelako lehenengo kontzentraziotik La Gabarra egunera, iragan denboraldian. Ibilbide luzea eta milaka bizipen zuri-gorri: Kopako txapelduna, bi Superkopa, Europa Ligako txapeldunordea, lau aldiz Kopako txapeldunordea, Txapeldunen Ligarako sailkapena, zortzi urte Europan lehiatzen... eta, orain, toki pribilegiatua zuri-gorrien olinpoan.
Athletic Cluben partida gehien jokatu dituzten futbolarien sailkapena
1. Jose Angel Iribar. 614
2. Oscar de Marcos. 561
3. Iker Muniain. 560
4. Rojo I. 541
5. Joseba Etxeberria. 514
6. Andoni Iraola. 510
7. Markel Susaeta. 507
8. Piru Gainza. 496
9. José María Orue. 483
10. Iñaki Williams. 456