
Club Athleticeko 172 jarraitzailek Romaren aurkako partidarako sarrera bat eskuratu ahal izango dute
Club Athleticeko 172 jarraitzailek Romaren aurkako partidarako sarrera bat eskuratu ahal izango dute
Kolektibo honetako kideek, martxoaren 6n, Erroman, Europa Leagueko final-zortzirenetako AS Roma eta Athletic Cluben arteko joaneko norgehiagoka ikusi ahal izango dute
Otsailaren 24tik (astelehenetik) hilaren 26ko (asteazkeneko) 10:00ak arte, martxoaren 6an, Italian, AS Roma eta Athletic Club taldeen arteko neurketa ikusi nahi duten Club Athletic jarraitzaileek Club Athleticen webguneko "Nire Kontua" area pertsonalean izena eman ahal izango dute. 172 sarrera bideratuko dira kolektibo honentzat.
Banaka eta bikoteka eman ahal izango da izena, eta bi kdieak izan beharko dira Club Athleticeko kide. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.
Horrelako zozketetan parte hartu nahi baduzu, egin zaitez Club Athletic-eko kide eta gozatu abantaila guztiez.