
Youtube Athleticek Premier League International Cupeko final-laurdenak eskainiko ditu
Youtube Athleticek Premier League International Cupeko final-laurdenak eskainiko ditu
Brighton & Hove Albion Football Club eta Athletic Cluben arteko norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera
Athletic Cluben Youtubeko kanalak Brighton & Hove Albion Football Clubek eta Athletic Clubek Lancingo American Express Elite Football Performance Centre kirol hirian jokatuko duten Premier League International Cupeko final-laurdenak eskainiko ditu otsailaren 26an, asteazkenean, 20:30ean.
Oraingo honetan Jokin Aranbarrik aulkitik zuzendutako mutilek, Bilbao Athleticeko taldeko gehienek, partida bakarrera jokatuko dute kanporaketa hau lehen fasean bigarren postuan sailkatu ostean Sunderland AFC, West Ham United, Middlesbrogh FC eta Blackburn Rovers FC taldeen aurka lehiatuta.
Bestalde, Ingalaterrako taldea norgehiagokarik galdu gabe iritsiko da, RB Leipzig, Reala, Anderlecht eta Sporting CP gainditu ondoren.
Taldeak gaur bidaiatuko du Ingalaterrako lurretara eta 18 jokalarik, filial zuri-gorriko askok, osatuko dute deialdia: Gastesi eta Gamen (atezainak), Johaneko, Duñabeitia, Ebro, Elias, Monreal eta Osipov (atzelariak); Eneko Aguilar, Lete, Belategi eta Beñat Garcia (erdilariak); eta Varela, Hierro, Azkune, Olabarrieta, Oyono eta Peciña (aurrelariak).
Neurketaren kontakizuna euskara eta gaztelania tartekatuz eskainiko da.