Oihan Sanceten mediku-txostena
Jokalaria Real Valladoliden aurkako partidan ordezkatu behar izan zuten
Athleticek Real Valladoliden aurka igandean jokatu zuen partidako 68. minutuan ordezkatu zuten Oihan Sancet jokalaria, eskuin hankako zuzen femoralean giharretako lesio moderatua zuelako. Zurigorriak bilakaeraren zain jarraitzen du.