Club Athletic Premium: Athletic Club - AS Roma partidarako sarrerak

Club Athletic Premium: Athletic Club - AS Roma partidarako sarrerak

San Mamesen jokatuko den Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako neurketarako 24 orduko salmenta esklusiboa Premium kideentzat

Athletic Club-AS Roma partidarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athletic Premiumeko jarraitzaileek Athletic Clubeko Sarreren Webgunearen bitartez erosi ditzakete, lehentasunez.

 

ATHLETIC CLUB-AS ROMA PARTIDARAKO SARRERAK
 

Salmenta esklusiboa ostegunean hasi eta martxoaren 1ko 12:00ak arte egongo da indarrean. Orduan, Club Athletic-eko gainerako kideek ere sarrerak erosten hasteko aukera izango dute, martxoaren 3ko, asteleheneko, 12:00ak arte.