
Club Athletic: Athletic Club-AS Roma neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club-AS Roma neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra martxoaren 3an, astelehenean, hasiko da
Martxoaren 13an, ostegunean, 18:45etan jokatuko den Athletic Club-AS Roma neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa martxoaren 3ko 12:00ak bitarte egongo da aktibatuta.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!