
2024/25 Jolas Eskolaren bosgarren topaketa Lezaman
2024/25 Jolas Eskolaren bosgarren topaketa Lezaman
Lehenengo lau saioen arrakastaren ondoren, Athletic Cluben instalazioetan egiten den psikomotrizitate programak apirilaren 6an, igandean, jarraipena izango du. Bertan, 5-6 urteko haurrek, familiaren laguntzarekin, euren trebetasun motorrak, koordinatiboak eta kognitiboak garatuko dituzte
Apirilaren 6an, igandean, psikomotrizitate eskolaren bosgarren topaketa egingo da Lezamako kirol instalazioetan, 10:00etan eta 12:00etan.
Seme-alabak inskribatu nahi dituzten familiek Athletic Clubeko webgune ofizialaren bidez egin dezakete. Jardueren prezioa 16 eurokoa da familia bakoitzeko.
Izena emateko:
Apirilak 6, igandea, 10:00etan
Apirilak 6, igandea, 12:00etan
Pertsona bat izena emanda dagoenean, arrazoia edozein dela ere, ezin bada etorri, dirua itzuliko zaio, baldin eta jarduera egin baino 48 ordu lehenago abisatzen badu. Horretarako, honako helbide honetara email bat bidali beharko da: [email protected]