Irene Oguizak sendagiria dauka

Irene Oguizak sendagiria dauka

Athleticeko kapitaina normaltasunez entrenatzen ari da gainerako taldekideekin batera eta berriz lehiatzeko moduan dago

Irene Oguizak agur esan dio erizaintzari, Mediku Zerbitzuek kapitain zuri-gorriari alta eman ondoren. Durangokoak azken aldiz hartu zuen parte Anoetan, Realaren aurka. Abenduaren 7an, Levante Badalonaren aurkako partida egunean, bere ezker oinean arazoak izan zituen eta ezin izan zuen partidan parte hartu.

Ordutik, taldetik kanpo errekuperatzen aritu da, taldeko entrenamenduetara egokitu arte.

Behin mina sendatuta, Athletic Clubeko kapitaina prest dago David Aznarrentzat eta Liga F-ko hurrengo konpromezua larunbat honetan Sevilla FC taldearen aurka jokatu ahal izango du 16:00etan Lezaman.