UEFAren zehapen-espedientea
UEFAk espedientea zabaldu duela jakinarazi du, San Mamesetik kanpo izandako istiluengatik eta AS Romako zaleek ebakuazio-bideak okupatzeagatik
UEFAk espedientea zabaldu duela jakinarazi du joan den ostegunean, martxoak 13, San Mamesetik kanpo izandako istiluengatik eta AS Romako zaleek ebakuazio-bideak okupatu zituztelako.
UEFAren komunikazioak San Mameseko zabaldegian bengalak eta objektuak jaurti zirela adierazten du.
Gainera, estadioaren barruan eta AS Romako zaleen inguruan bere sektoreetako eskailerak okupatu zituztela ere azaltzen du.
Orain, epe bat zabalduko da Athleticek behar duen dokumentazio argigarria aurkez dezan. Behin epe hori amaituta, UEFAk Athletic Clubek emandako azalpen eta proben arabera erabakiko du.