"Zerbait handia lor dezakegu"

"Zerbait handia lor dezakegu"

David Aznarrek "Europako postuengatik borrokatzeko sentsazioa" dutela ospatu du

David Aznarrek agerraldia egin du lehoiek Levante Badalonari egingo dioten bisitaren atarian. Partida, bihar 16:00etatik aurrera izango da. Athletic Clubek bere ligako azken norgehiagoka galdu du, eta, beraz, ordaina jasotzeko aukera dauka: "Galtzen duzunean eta gainera etxean, hurrengo partida iristeko gogoa duzu, arantzatxo hori kendu eta ahalik eta azkarren berriro lehiatzeko. Neurketa erakargarria dugu Badalonan, futbolari on asko dituen eta beti bezala zaila izango den arerio baten aurka. Sailkapenean askoz gorago egongo zela aurreikusten zen. Jokalariak talentu handikoak eta oso lehiakorrak dira. Taldea osatzeko prozesuan daude. Hemen berdintasun handia egon zen eta antzekoa espero dugu han".

Entrenatzaile zuri-gorriak bere jokalariak etxetik kanpo eskaintzen ari diren maila onari buruz ere hitz egin du: "Gehiago orekatu gara etxetik kanpo puntuak ateraz. Etxean batzuek ihes egin digute, markagailuan atzetik jarri gara eta kosta egin zaigu buelta ematea. Gainera, iaz talde sorpresa ginen eta orain jendeak bere jarrera aldatzen du gure arabera, eta horrek agian espero ez ditugun testuinguru berrietara egokitzea eskatzen digu. Hor dago izan behar dugun hazkundea".

Azkenik, Aznarrek kontinenteko txapelketa nagusirako txartela lortzeko borrokan jarraitzea du helburu: "Jokalariei lasaitasuna emateko unea da, zerbait handia lor dezakegu. Denboraldi asko igaro dira Europako postuengatik borrokatzeko sentsazio hori izan gabe. Energia eta ilusio horrekin bizi behar dugu. Fokuak horretan egon behar du".