AC Campusa Biarritzera heldu da
Athletic Clubek Ipar Euskal Herrian duen presentzia areagotzen jarraitzen du. Dagoeneko hamar klub ditu hitzartuta eta orain Aste Santuko campusaz gozatzeko aukera eskainiko du
Athletic Clubek lehen aldiz ospatuko du Iparraldean bere AC Campusa. Apirilaren 21etik 25era, Aste Santuko oporrekin bat eginez, 2017 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteek % 100eko esperientzia izango dute Athleticen JA Biarritz hitzartutako talde zuri-gorriaren instalazioetan.
Campusa astelehenetik ostiralera egingo da, 09:00etatik 16:00etara, eta parte-hartzaile guztiek ongietorriko pack bat jasoko dute, bi kamiseta berezi: prakak, galtzerdiak, jertsea, botilatxoa, ‘gymshack’ motako motxila eta, astea amaitzean, diploma pertsonalizatuarekin.
Partehartzaile guztiek San Mamesera bisita egingo dute eta bertan Athletic Cluben bihotza zuzenean ezagutu ahal izango dute.
Izena emateko epea zabalik dago AC Campusaren webgune ofizialean. Athleticeko bazkideek eta Club Athleticeko kideek %10eko deskontua dute izen-ematean.
Iparraldean agerpena
Athletic Clubek Ipar Euskal Herriaren alde egiten jarraitzen du. Harrobi proiektuak harrera ona du eta dagoeneko hamar bat klub ditu hitzartuta: JA Biarritz, Hiriburuko Ainhara, Arbona FC, Elan Boucalais, SPUC, Ardanavy FC, AS Bidache FC, SA Mauleonais, Kanboko Izarra eta FC Garazi.