
Santurtzi, Loiola Indautxu eta Oyonesa, Euskal Non-League Day-ko zozketetako sarituak
Santurtzi, Loiola Indautxu eta Oyonesa, Euskal Non-League Day-ko zozketetako sarituak
Lehen saria (sarrera bikoitza, bidaia eta egonaldia) Santurtzi C.D.ri egokitu zaio; bigarrena (sarrera bikoitza Players Zone VIP-en) Loiola Indautxu C .ri; eta hirugarrena (Meet & Greet Lezaman) Oyonesa SDri
Athletic Club Fundazioak astelehen honetan egin ditu III. Euskal Non-League Day egitasmoari amaiera emango dioten zozketak. Oinarrizko futbolaren aldeko ekimena, martxoaren 22an eta 23an, Ingalaterrako 93 zelaitan ospatu da eta Non-League Day-a jokatzen duten sei klubekin lankidetza berezia izan du.
Lehen saria Santurtzi C.D. taldeari egokitu zaio: sarrera bikoitza, bidaia eta egonaldia gizonezkoen lehen taldearekin batera, oraindik zehazteke dagoen LaLigako partida baterako.
Bigarren saria Loiola Indautxu C.: sarrera bikoitza Players Zone VIP-ean apirilaren 13an, San Mamesen, jokatuko den Athletic Club-Rayo Vallecano neurketarako. Bi taldeko ordezko jokalariak esertzen diren aulkien ondoan kokatutako VIP eserlekuetan kokatzeko eta estadioko VIP eraztunerako sarbidea izateko aukera izango dute norgehiagoka hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.
Hirugarren saria Oyonesa S.D.ri egokitu zaio: bi lagunentzako txartela oraindik zehaztu gabe dagoen (apirilaren 26 eta 27ko asteburuan) Athletic Club-UD Tenerife partidarako, neurketaren ostean jokalariekin egoteko aukerarekin eta bisita gidatua Lezamako instalazioetatik barrena.
Klubak arduratuko dira Athletic Club Fundazioari saritutako pertsonen nortasunaren berri emateaz.
Era berean, Euskal Non-League Day egitasmoa 93 zelaien zozketei dagokienez (Athletic Club – Rayo Vallecano neurketarako sarrera bikoitz bat), Athletic Club Fundazioak datozen egunetan bidaliko dizkio hitzartutako klub bakoitzari bere bi sarrerak.