
Athleticek Nottingham Forest izango du aurkari Premier League International Cupeko finalerdian
Athleticek Nottingham Forest izango du aurkari Premier League International Cupeko finalerdian
23 urtez azpiko talde zuri-gorriak talde ingelesaren City Ground zelaia bisitatuko du apirilaren 15ean, asteartean, 20:00etan (19:00etan bertako ordutegian)
Brighton & Hove Albion taldeari (1-5) Premier League International Cupeko final-laurdenetan irabazi ondoren, 23 urtez azpiko Athletic Clubek Nottingham Forest izango du aurkari txapelketako finalerdietan. Bi taldeen arteko partida City Ground zelaian jokatuko da, talde ingelesaren lehen taldearen etxean, apirilaren 15ean, asteartean, 20:00etan (19:00etan bertako orduan), eta Athletic Cluben Youtubeko kanal ofizialean eskainiko da zuzenean. Beste finalerdia Fulham FC-k eta Olympique Lyon-ek jokatuko dute.
Athletic txapelketa honetako finalerdietarako sailkatzen den lehen aldia da, zortzi aldiz parte hartu ondoren. Brighton & Hove Albion baino haratago, Sunderland, West Ham United, Middlesbrogh FC eta Blackburn Rovers FC taldeekin neurtu ditu indarrak Jokin Aranbarrik zuzentzen duen taldeak.
Bestalde, Nottingham Forestek FC Nordsjælland gainditu du final-laurdenetan (2-1) eta multzoko bigarren postura erdietsi zuen Valencia CF, AS Monaco, Ajax eta Dinamo Zagreb taldeen aurka neurtu ostean.