
Athletic Club Eskola jaio da, futbol eskola berria Lezaman
Athletic Club Eskola jaio da, futbol eskola berria Lezaman
Gazteei, benjamin eta kadete mailako bitarteko jokalariei, soilik zuzendutako kirol-esperientzia da eta lehen taldeek egunero egiten dituzten prozeduretan oinarritutako ikaskuntza integrala planteatzen du
Lezamak bere heziketa zerbitzu berria aurkeztu du: Athletic Club Eskola. Kirol esperientzia esklusiboa da, jokalari gazteei, haur mailatik hasi eta kadeteetaraino, Athleticeko lehen taldeekin egunero egiten den lanean oinarritutako formakuntza integralerako espazio bat eskainiko diena.
Athletic Club Eskolaren helburua, Lezamako metodologiaren bidez, parte-hartzaile bakoitzaren futbol garapena eta pertsonala erraztea da. Ordu eta erdiko saioetan, teknikari profesionalekin batera, gazteek beren talentu indibiduala indartu eta jokoaren ulermena ingurune pribilegiatu batean, Athletic Clubeko lehen mailako instalazioetan, hobetuko dute. Entrenamendu bakoitzak plan espezifiko bat jarraituko du, alderdi taktikoak, teknikoak, fisikoak eta mentalak ikuspegi profesional batetik landuko duena.
Athletic Clubeko zerbitzu berri honetaz gozatu nahi duten pertsonek lau saioko hileroko bonu bat edo zortzi saioko bonu bat erosi ahal izango dute maiatzeko eta ekaineko honako data hauetan gastatzeko:
Benjaminak eta Kimuak
MAIATZA
Ostiralak: 2, 9, 16, 23 eta 30 (19:00etatik 20:30era).
Igandeak: 4, 11, 18 eta 25 (09:30etik 11:00etara).
EKAINA
Ostiralak: 13, 20 eta 27 (19:00etatik 20:30etara).
Igandeak: 1, 15, 22 eta 29 (09:30etik 11:00etara).
Haurrak
MAIATZA
Igandeak: 4, 11, 18 eta 25 (11:00etatik 12:30era).
EKAINA
Igandeak: 1,15, 22 eta 29 (11:00etatik 12:30era).
Kadeteak
MAIATZA
Igandeak: 4, 11, 18 eta 25 (12:30etik 14:00etara).
EKAINA
Igandeak: 1, 15 eta 29 (12:30etik 14:00etara).
Izen-emateko epea irekita (plazas mugatuak)
Athletic Club Eskolarako izen emateak dagoeneko zabalik daude eta plazak mugatuak dira. Parte-hartzaile bakoitzak pack pertsonalizatu bat jasoko du Eskolako kamiseta eta galtza pertsonalizatuekin. Informazio gehiagorako eta lekua erreserbatzeko, plazak amaitu aurretik, bisitatu Athletic Clubeko Eskolaren webgunea.