Adriana Nanclares eta Maite Zubieta, espainiako selekzioaren zerrendan

Adriana Nanclares eta Maite Zubieta, espainiako selekzioaren zerrendan

Atezaina eta erdilaria Montse Tomeren zerrendara itzuli dira Nations Leagueko Portugalen aurkako partidak jokatzeko

Adriana Nanclares eta Maite Zubieta Montse Tomeren deialdian sartu dira berriro, Espainiako selekzio absolutuarekin Nations Leagueko multzoen faseko Portugalen aurkako norgehiagokak jokatzeko.

Lehoientzako lehen neurketa apirilaren 4an izango da, 20:45ean, Paços de Ferreiran, Capital do Móvel Estadioan, eta bigarrena hilaren 8an, 19:00etatik aurrera, Vigoko Balaidos Estadioan.

Gainera, lehen aldiz, Eunate Astralagak, gaur egun Athletic Clubek SD Eibarren utzita duen jokalariak, atezainen zerrenda osatu du Adriana Nanclares eta Cata Collekin batera.